HITZAn argitaratua. Irakurri berri originala>>

Xabat Olaizola eskubaloi jokalaria (Zarauzko Eskubaloia).


 

Amenabar Zarautz taldeko jokalari Xabat Olaizolak junior mailako Espainiako selekzioaren deia jaso du, eta datozen egunetan egingo duten lan ekintzetan hartuko du parte. Jokalari zarauztarra azken unean sartu deialdian, baja baten ondorioz, eta taldearekin bat egingo du –tartean, Ander Torriko zumaiarra dago– Bordelen (Frantzia) jokatuko den IV Nazioen Txapelketan leihatzeko.

Txapelketa maiatzaren 4tik 6ra jokatuko da, eta Espainiako selekzioak ondorengo lau taldeen aurka neurtuko ditu indarrak: Portugal, Alemania eta Frantzia.

  • Maiatzak 4, osteguna: 18:45ean, Espainia eta Portugal.
  • Maiatzak 5, ostirala: 18:00etan, Espainia eta Alemania.
  • Maiatzak 6, larunbata: 19:00etan, Frantzia eta Espainia.