HITZAn argitaratua. Irakurri berri originala>>

Eskubaloiko jubenil nesken Espainiako Txapelketako fase finala jokatuko da Zarautzen, bihartik igandea bitartean, maiatzaren 3tik 7a bitartean. Espainiako Estatuko zortzi talde onenak lehiatuko dira bertan; tartean, Aiala ZKE izango da, D sektoreko txapeldun izan eta gero.

Txapelketa bi multzotan jokatuko da, Aritzbatalde kiroldegian. Haiseran, multzo bakoitzak ligaxka bat jokatuko du, asteazkenetik ostiralera: B multzoan ariko dira etxekoak, Pozuelo de Calatrava, Elx eta San Sebastian de los Reyeseko taldeekin batera; A multzoan, berriz, ondorengoek jokatuko dute: Monvedre, Roquetas de Mar, Sant Quirze del Valles eta Malkaitz.

Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalerdietarako sailkatuko dira, larunbatean jokatuko direnak. Finala eta 3. eta 4. postua erabakitzeko partida, berriz, igande eguerdian jokatuko dituzte.