ALEBINEN ESKUBALOI ARAUEN LABURPENA
JOKALARI KOPURUA: 5 + atezaina
ALDAKETAK: Aldaketak atsedenaldietan bakarrik egingo dira, jokalariren batek min hartuz gero izan ezik. Kasu honetan gutxien jokatu duen jokalariasartuko da.
JOKATUTAKO ZATI KOPURUA: Gehien eta gutxien jokatu duten jokalarien arteko diferentzia ezin da zati batekoa baino handiagoa izan. Luzapenak barne.
ATEZAINA: Gehienez 2 zati joka ditzake atezain gisa.
DENBORAK: 4×10 minutu
AZKEN EMAITZA: Gol kopuruaren arabera.
FINAL ERDI ETA FINALETAN BERDINKETA BADAGO: 5 minutuko luzapena egingo da. Honen ostean berdinketa egoten jarraitzen badu, talde bakoitzak 3 penalti botako ditu 7 metroko marratik. 3 penaltiren ondoren berdinketa badago, talde bakoitzak penalti bat jaurtiko du irabazlea egon arte.
SAKEA: Zelai erditik.
DEFENTSA: Norberaren zelai erdian eta banakakoa edo irekia (3:2) (2:3) izan behar du. Defentsa misto edo itxiak (5:0) (4:1) ezin dira egin.
ESKOLA KIROLAREN ALDEKO PLATAFORMA
eskolakirolaap@gmail.com