Hitzan argitaratua. Hitzan irakurri >>

Danimarkaren kontra galdu zuen azken jardunaldia, igandean.

Atzo amaitu zen jubenil mailako Europako Eskubaloi Txapelketa. Danimarkaren kontra jokatu zuten azken jardunaldia zarauztarrak eta Mikel Amilibia oriotarrak Espainiarekin. Bosgarren postuarengatik borrokatu zuten bi taldeek eta Danimarkak eskuratu zuen, 28-24 emaitzarekin. Hala, seigarren amaitu du.

Alberto Suarez Espainiako hautatzaileak aitortu zuen jokalariak “oso nekatuta” heldu zirela finalera, hainbat baja izan zirela. Hala ere, “gustura” agertu da egindako lanagatik. “Gertu egon dira dominaren bat lortzeko borrokatik, lau goleko aldea soilik izan dute, eta mutilek guztia eman dute”.