Atzo, Esloveniaren kontra galdu zuen Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiaren taldeak, Espainiak.

Hitzan argitaratua. Irakurri originala >>

Atzo jokatu zuten Mikel Amilibia eta Eneko Goenagak Esloveniaren kontra. Berdinketa eginda heldu ziren atsedenaldira (12-12) eta gutxiengo aldearekin irabazi zuen Esloveniak (24-25). 1. taldeko bosgarren amaitu du Espainiak txanda nagusian.

Porrot horrekin batera, Frantziak Danimarkaren kontra galduta, Espainia ez da finalaurrekoetan izango. Helburua orain jubenil mailako Europako Eskubaloi Txapelketako bosgarren postuarengatik borrokatzea da. Lehenbiziko urratsa Serbiaren kontra irabaztea izango da. Bihar izango da, 15:00etatik aurrera.