Hitza: “Hugo Sanchez da Amenabar Zarautz taldearen entrenatzaile berria”

HITZAn argitaratua. Irakurri berri originala>>

Seniorretan hainbat urtez jokatua da Zarauzko taldean, eta printzipioz urtebeterako fitxatu dute. Iraitz Unanue zarauztarra izango da haren laguntzailea.

Hugo Sanchez da Amenabar Zarautz taldearen entrenatzaile berria

Zarauzko Eskubaloi Taldeak HITZAri baieztatu dionez, Hugo Sanchezek hartuko du Aitor Urbitarte Txangurro-ren lekukoa, eta datorren denboraldian berak zuzenduko ditu Amenabar Zarautz taldeko mutilak. Irundarra da, eta hainbat urtez jokatu zuen Zarautzen. Horrez gain, Euskubaloiko Euskal Federazioko zuzendari teknikoa izan da.

Sanchez printzipioz urtebete egongo da entrenatzaile postuan. Bere laguntzaile, berriz, zarauztar bat: Iraitz Unanue. Hainbat urtez entrenatu ditu euskal ligako jubenil zarauztarrak, eta orain lehenengo taldean jarriko du bere esperientzia.

Atezain berria

Bestalde, atezain berria hasiko da Amenabar Zarautzen: Urtzi Otegi. Irungoa da bera ere, eta iaz Tolosan jokatu zuen.

Advertisements

Utzi mezu bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s