Publicado en Diario Vasco. Leer noticia original >>

Aialako jubenil neskak Bartzelonako sektorean nagusitu ziren eta zortzi onenen artean izango dira.

Aialako jubenil neskak Bartzelonako sektorean nagusitu ziren eta zortzi onenen artean izango dira.

  • Zarauztarrek Bartzelonako sektorean lortu dute txartela

 

Aiala Zarautz jubenil neskak Espainiako 8 talde onenen artean sailkatu dira asteburu honetan Bartzelonako San Vicenc herrian ospatu den sektorean hiru partidak irabazi ostean, Balearetako Mata de Jonc taldeari 40-8, Grananado Almuñecar-i 29-18 eta azken neurketan etxeko taldeari 29-20.

Albistea da Espainiako zortzi talde onenen arteko txapelketa, gure herrian jokatuko dela, maiatzaren 3tik 7ra Aritzbatalden. Taldeak ere zozketatu dira. A taldean Monvedre (Sagunto), Roquetas de Mar, Sant Quirze del Valles eta Malkaitz (Burlata) izango dira, eta B multzoan, Pozuelo de Calatrava (Ciudad Real), Elche, San Sebastian de los Reyes eta Zarautz. Festa handia izango da.

Jubenil mutilek, bestalde, hirugarren amaitu zuten Zarautzen asteburuan izan den sektorean. Lehen partidan Sinfin gainditu ondoren (24 eta 21), bigarrenean kale egin zuten Kanet Calasancio Logroñoko taldearen aurka, txapeldun izan denaren aurka. Lehen zatian ez zuten asmatu, oso urduri egon ziren, eta hor joan zitzaizkien aukera guztiak, neurketa 18 eta 28 galdu zutelarik. Igandean ere Covadongarekin 21 eta 22 galdu zuten.