Dakizuen bezala, Amenabarrek Alcobendasen jolastuko du Asobalerako igoera fasea maiatzak 24 eta 25ean. Hori dela eta, ahalik eta afizio gehien hara hurbiltzea ederra izango litzateke. Horretarako Zarauzko Eskubaloiak autobus batzuk antolatzea erabaki du eta hauek larunbatean goizeko 9etan aterako lirateke. Bi autobus mota daude:
- Autobus normala: joan etorria 25€
- Literadun autobusa: joan etorria eta bertan gaua pasatzeko aukera 35€. Autobus honek ordea limite bat du, hau da lehenengo apuntatzen diren 40 pertsonentzat izango da.
Beraz, 40 pertsona baina gehiago apuntatzen badira literadun autobusean, beranduago apuntatu direnei autobus normalean joateko aukera emango zaie. Bakoitzak zein autobus izango duen jakiteko, konfirmazio email bat jasoko du eta horren arabera diru kantitate bat edo beste sartu beharko du.
- 18 urtetik beherakoek adin nagusiko arduradun batekin joan beharko dute.
- Zerrenda hauek maiatzak 16 ostirala itxiko dira arratsaldeko 8etan.
- Oraindik zehazteko daude partiduen orduak baina biak arratsaldez izango dira.
- Igandeako bueltako ordua bertan erabakiko da.
- 3035 0029 60 0291109064 kontu korrontean ingresua egin beharko da bidaiariaren izen abizenekin, eta ordainagiria autobusera eraman beharko da.
- Partiduko sarrerak ez dira bidaiaren prezioan sartzen. Sarrerak lortutakoan jakinaraziko dugu zenbat balio duten eta autobusean kobratuko da.
Izena eman ahal izateko sakatu HEMEN.
Aldiz, norbaitek ostiralean joan nahiko balu, autobus bat ateratzekotan gaude autobus hau betetzen bada. Honen prezioa jende kopuruaren araberako izango litzateke. Zerrenda hau ostiralean goizeko 12etan itxiko da. Norbaitek interesa balu, apunta dezala bere izena HEMEN.
Zalantzaren bat izanez gero zke.eskubaloia@gmail.com-era idatzi.

Kaixo eta soilik sarrerak eskuratzeko?
eskerrikasko!
Momentuz ez dugu sarrerei buruzko informaziorik, zerbait jakitean adieraziko dugu.
Iepa ta kaixo!!
Alkobendaseko turismo bulegoa deitu det, ta esan diate albergeik ez daola Alkobendasen, baño kirol patronatuak residentziren batekin funtzionatu izan dula komentau diate. Deituet eta 77 pertsonantzako dao lekua ta asteburua libre. Preziyuagatik ta bestelako informaziyuagatik email bat bialdu diet. Abixauko. Fausto.
Ados, zerbait gehiago dakizunian abixatu, denei informazio hori ondo etorriko zaigula! Milesker!
Neska mutilak, gaur San Isidro, ta Madriles osuan jai. Deika ta deika ai naiz, tfn 916587110 da, ta ez due hartzen, jai dakaela pentsatzet. Atzo ordia, preziyuak etabar zehaztu gabe, residentziya asteburu osoako libre zeola esan ziaten, 77 pertsonantzako. Bihar goizian goiz berriz deituko det. Gaur Mian egun haundiya.
Residentziya kirolariyak dianantzako bakarrik omen da. Nik esan diyot osaba artzai txakur txapelketetan ibiltzen dala, baño inposible. Hostal-alberge-pensiyuak beitzen hasi. Danetik entzuten da. ALkobendas bertan hostal fronton, madril bertan albergiak….baten batek madriletik alkobendasea taxiya 13€ dala komentatzeu…
Ni apuntau naiz busea, baino kontuan izan batzuk ostiraletik guazela….ostiraleko busian alegiya. Horreako eman det izena nik.
zure izena ostiral ta larunbateako dao emanda, beste asko bezela. Noiz zoaz ostiralian ordun?
Epa barkau, geo konturau nitzan ta. Ni ostiralen, gaztian busian. Erika ta Ote launbateako apuntau ditut nik.
Ostiraleko buseako zenbat gea? Beste busak nola daude? Goizian residentzikuak ezetz esan diate, baño Inmak esan dit Alkobendas klubeko arduradun bat saiatuko dala resdientziya guretzako (zenbat ez dakit) lortzen (ezda segurua).