Dakizuen bezala, Amenabarrek Alcobendasen jolastuko du Asobalerako igoera fasea maiatzak 24 eta 25ean. Hori dela eta, ahalik eta afizio gehien hara hurbiltzea ederra izango litzateke. Horretarako Zarauzko Eskubaloiak autobus batzuk antolatzea erabaki du eta hauek larunbatean goizeko 9etan aterako lirateke. Bi autobus mota daude:

  1. Autobus normala: joan etorria 25€
  2. Literadun autobusa: joan etorria eta bertan gaua pasatzeko aukera 35€. Autobus honek ordea limite bat du, hau da lehenengo apuntatzen diren 40 pertsonentzat izango da.

Beraz, 40 pertsona baina gehiago apuntatzen badira literadun autobusean, beranduago apuntatu direnei autobus normalean joateko aukera emango zaie. Bakoitzak zein autobus izango duen jakiteko, konfirmazio email bat jasoko du eta horren arabera diru kantitate bat edo beste sartu beharko du.

OHARRAK:
  • 18 urtetik beherakoek adin nagusiko arduradun batekin joan beharko dute.
  • Zerrenda hauek maiatzak 16 ostirala itxiko dira arratsaldeko 8etan.
  • Oraindik zehazteko daude partiduen orduak baina biak arratsaldez izango dira.
  • Igandeako bueltako ordua bertan erabakiko da.
  • 3035 0029 60 0291109064  kontu korrontean ingresua egin beharko da bidaiariaren  izen abizenekin, eta ordainagiria autobusera eraman beharko da.
  • Partiduko sarrerak ez dira bidaiaren prezioan sartzen. Sarrerak lortutakoan jakinaraziko dugu zenbat balio duten eta autobusean kobratuko da.

Izena eman ahal izateko sakatu HEMEN.

Aldiz, norbaitek ostiralean joan nahiko balu, autobus bat ateratzekotan gaude autobus hau betetzen bada. Honen prezioa jende kopuruaren araberako izango litzateke. Zerrenda hau ostiralean goizeko 12etan itxiko da. Norbaitek interesa balu, apunta dezala bere izena HEMEN.

Zalantzaren bat izanez gero zke.eskubaloia@gmail.com-era idatzi.