Datorren larunbatean Aritzbatalde kiroldegian emakumezkoen División de Honor Plata mailako partida jokatuko dute Aiala Zarautz eta Omega Peripherals Basauri taldeek. Maila honetako hirugarren jardunaldiko norgehiagoka arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta Kirol Elkarteko eskubaloi ataleko zuzendaritzak jakitera eman duenez, ikusleekin izango da, hori bai, bazkideak bakarrik.
Kiroldegiak edukiera mugatua izango du Covid-19aren pandemiak murrizketak ekarri bai ditu denboraldi honetarako, horregatik, partida ikusteko bazkideek izen-ematea egin beharko dute hurrengo galdetegian https://forms.gle/g8wyKNXLxFEiKgJS7
Izen-ematea ostiraleko 14:00ak arte egin ahal izango da eta ondoren, ostiral arratsalde eta larunbat goiz bitartean, onartuen zerrenda publikatuko dute Zarautz Eskubaloia webgunean (zarauzkoeskubaloia.herokuapp.com).
Julen Azpitarteren neskak oraindik jardunaldi bakarra jokatu dute, lehenengoa bertan behera utzi bai zen Beti Onak taldearen aurka jokatu behar zena. Aurreko asteburuan Zaragozan estreinatu zuten 20/21 denboraldia garaipen bikain batekin. Orain Basauri hartuko dute bazkideen babesarekin.