Hitzan argitaratua: Irakurri berri originala >>

Aialako kadeteak Espainiako Txapelketako finaleko faserako prest

Gaur hasi eta igandea bitartean, eskubaloiko kadete neskek Espainiako Txapelketako finaleko fasea jokatuko dute Eldan (Alacant). Estatuko zortzi talde onenak neurtuko dituzte indarrak bertan; tartean, Aiala Zarautz taldea. Bigarren multzoan lehaituko da, La Jota, La Roca eta Mislata taldeen aurka. Beste multzoan daude Sant Vicenç, Malkaitz, Elda eta Maravillas.

Maiatzak 30
13:00. La Jota – Mislata
16:00. La Roca – Aiala ZKE

Maiatzak 31
10:30. La Jota – Aiala ZKE
12:30. Mislata – La Roca

Ekainak 1
10:30. Aiala ZKE- Mislata
12:30. La Roca – La Roca

Ekainak 2
17:30ean eta 19:30ean. Finalerdiak.

Ekainak 3
11:00etan eta 13:00etan. Finala eta 3/4 postuak.