Kaixo denoi!

Dakizuen moduan gaur gaualdean pasatuko da korrika Zarautzetik, 
eta ohiturak jarraituz aurtengoan ere kilometro bat dugu Eskubaloiak, Musika plazatik hasi eta Oteitza Lizeo arte. Aurtengoan lekukoa, Senior Mutilen 3. taldeak (maila igoera lortzeagatik), Jubenil Euskal Ligako Neska eta Mutilak (azken asteburu honetan Euskadiko Txapeldunak izan direlako) eramango dute.
Baina beste guztiok ere bertan izatea nahi dugu, horregatik mesedez zuen jokalariei mezua zabaltzea eskertuko genuke.
Gaueko 1etan Musika plazan bilduko gara, beraz animatu eta norbaitek musika aparaturik badu ere ekarri, korrika etorri bitartean giro ona izan dezadun denok batera.