Datorren igandean, hilak 26, hitzaldi bat egongo da kiroldegian.
NORK: Enrique Diez Maestrok
NOIZ: Martxoak 26, 16.30tatik 19.30etara
NON: Zarauzko Kiroldegian
NORI ZUZENDUTA: Klubeko entrenatzaile guztiei eta interesa duen edonori.

Gipuzkoako Federazioak hitzaldi hau jasotzeko aukera eman digu. Hitzaldi hau, benjamin eta alebinen formazioaren inguruko master class bat da eta zati teoriko eta praktikoz osatua dago. Master class hau, Enrique Diez Maestrok emango du, esperientziadun entrenatzaile nazionala da eta liburu bat ere idatzita du “Percepción y creatividad en el proceso de aprendizaje del balonmano”.
Interesa duenak bere asistentzia konfirma dezala mesedez (zarauzkoeskubaloia@gmail.com)