DVn argitaratua. Irakurri berria DVn >>


Azken partidan 29 eta 23 galdu zuten Carabanchel-en

Amenabar-ek hurrengo partidua Tolosaren aurka du.

Amenabar-ek hurrengo partidua Tolosaren aurka du. / ETXEBERRIA

Asko konplikatu da denboraldia Amenabar Zarautz-entzat azken jardunaldian Carabanchel-en 29 eta 23 galdu ostean. Sei partida, sei final geratzen zaizkio taldeari. Horietatik lau etxean. Datorren asteburuko atsedenaldia ondo etorriko zaie guztiak ondo errekuperatzeko eta burua lasaitzeko.

Euskal Ligako taldeak

Euskal Ligan, Espainiako faserako borrokan dabiltzan taldeei dagokionez, jubenil mutilek 19 eta 23 irabazi zuten Elgoibarren. Sailkapena Bidasoak dominatzen du 8 punturekin, eta atzetik Eibar eta Camping Zarautz 6rekin; datorren asteburan: Zarautz-Bidasoa. Jubenil neskek, bestalde, 22 eta 22 berdindu zuten etxean Elgoibarrekin. Sailkapena estu doa. Bera Bera 6, Elgoibar eta Zarautz 5, eta Kukullaga 4.

Kadeteei dagokionez, mutilek 30 eta 29 galdu zuten Irunen Bidasoaren aurka, eta hemen ere sailkapena estu, izan ere Zarautz, Basauri eta Bidasoa berdindurik ditugu 4 punturekin. Azkenik, kadete neskek 28 eta 29 garaipen garrantzitsua lortu zuten Elgoibarren eta lehen postuan dira 6 punturekin; atzetik, Ereintza 3, Aloña Mendi 2 eta Elgoibar puntu bakarrarekin.