Azken urtetan bezala, “Erdi Aroko Azoka” baliatuz eta udaletxearen laguntzarekin, batzuentzat jada tradizio bihurtzen ari den gure talo postua jartzeko aukera daukagu aurten ere.
Eta aurten ere aurrera eramateko laguntza beharrean gaude.
Azoka hilaren 7an hasiko bada ere, gu 8an hasiko gara lanean 11 eguerdi arte. Ikusten duzuen bezala, egun asko.
Beste urteetan gurekin egon direnekin harremanetan jartzen hasi gara baina lagundu nahi duen edonorentzat ateak irekita daude. Ordu batzuetako lana dela ez dago zalantzarik baina ongi pasa ere egiten dugu.
Norbait animatzen bada eta gurekin harremanetan jarri nahi badu, idatzi helbide honetara: zarauzkoeskubaloia@gmail.com

Eskerrik asko