Amenabar Zarautz taldea abuztu hasieratik lanean da jada. Denboraldi berri honi ere, nahiz eta oso gogorra izango dela jakin, gogoz eta indartsu heldu nahi diote. Bajak (Ander Torriko, Ander Garate, Jurgi Ondarra, Julen Agirregomezkorta) alta berri batzurekin ordezkatu dira (Gorka Berridi, Mikel Amilibia, Oihan Balenziaga), eta aurredenboraldi gogorra antolatuta daukate, irailaren 11n, eguerdiz eta Cordobaren aurka, Liga ondo hastea helburu jarrita. Tartean 5 norgehiagoka aurreikusi dira (horietatik 3 Zarautzen, eta beste bat hemen gertu, Zumaian).

Eta aurredenboraldiko lehen aurkaria zein izango eta, txikiagorik ez ote edo, Asobaleaz gain, aurten Europan jardungo duen Anaitasuna talde naparra. Hori guztia gutxi balitz, bi jolalari zarauztar dituen talde handi bat, zeren bai Mikel Agirrezabalaga “Kapaxko”, eta bai Erik Balenziaga, talde europear horretan izango dira denboraldi honetan.

Oraindik Uda pil-pilean dagoenez, eginkizun asko ditugu. Halere, eskubaloi dosi txiki bat, eta ze dosi mota gainera, hartzea ere ez zaigu gaizki etorriko. Horretarako hor duzue hitzordua, abuztuak 13 (larunbata), 19:00etan, Aritzbatalden. Sarrera 5 eurokoa izango da, eta bazkideek eta 16 urtez azpikoek 2 euro ordaindu beharko dituzte.