ZORIONAK GUZTI, GUZTIORI
Egindako lanak beti du emaitza ona, ondo egindakoak gainera poza eta zoriona.
50 urtek ematen digu heldutasuna
bitarte horretan egindakoak nortasuna
aurrera bidean ez galdu alaitasuna
bide honek ziurtatzen du etorkizuna.
AUPA ZARAUTZ TRRRAKATRRA, TRRA, TRRA, TRRA.
Bizi luzaroan poza eta segi lanean alai eta pixkor.
Josean

Axier on 4 Maiatza, 2015 at 06:13 said:
Atzo Oviedon ez nintzen ausartu.(Horrelako motza gaituk batzuk)
Baten batek irakurtzen badu edo twiterren sartu nahi badu bertso bera ondo eta bestela ere bai(nik ez dut twiterrik),astebukaera zoragarria pasa dugu, inungo arazorik gabe eta zorionak direktibako jendeari,antolaketa aparta izan da.
Jokalari baten aitak esaten zidan erenegun Oviedo,aldatzen geran egunian Zarautza ez da Zarautza izango eta orain horrek egiten gaitu txiki haundi
Ay!zenbat entrenamendu
ene zenbat lasterkerta
ene zenbat sufrimendu
ene zenbat azterketa
Martinek eta Berritxak
zenbat ordu bideo buelta
Toño ta Juanjon esanai
jatorki beti arreta
aurten gazteen leherketa
helduek eutsiz kolpeka
lortu behar izaten den
indarra eta oreka
zorionak taldeari
guztiak muxus beteta.
Axier