Bihar, osteguna hilak 30, Oviedoko faseko sarrera erreserbatuak Zarauzko Kirol Elkartean jasotzeko aukera egongo da 16:30etatik 19:30etara. Mesedez, ahal duenak hauek jasotzea eskertuko genuke. Horretarako, ordainagiria erakutsi beharko da.
Mila esker!

Atzo Oviedon ez nintzen ausartu.(Horrelako motza gaituk batzuk)
Baten batek irakurtzen badu edo twiterren sartu nahi badu bertso bera ondo eta bestela ere bai(nik ez dut twiterrik),astebukaera zoragarria pasa dugu, inungo arazorik gabe eta zorionak direktibako jendeari,antolaketa aparta izan da.
Jokalari baten aitak esaten zidan erenegun Oviedo,aldatzen geran egunian Zarautza ez da Zarautza izango eta orain horrek egiten gaitu txiki haundi
Ay!zenbat entrenamendu
ene zenbat lasterkerta
ene zenbat sufrimendu
ene zenbat azterketa
Martinek eta Berritxak
zenbat ordu bideo buelta
Toño ta Juanjon esanai
jatorki beti arreta
aurten gazteen leherketa
helduek eutsiz kolpeka
lortu behar izaten den
indarra eta oreka
zorionak taldeari
guztiak muxus beteta.
Axier