Dakizuen bezala, Aialako senior neskek Oviedon jolastuko dute igoera fasea maiatzak 2 eta 3an. Hori dela eta, ahalik eta afizio gehien hara hurbiltzea ederra izango litzateke.

Horretarako Zarauzko Eskubaloiak autobus batzuk antolatzea erabaki du:

AUTOBUS AUKERAK (35 pertsona elkartzen diren kasuan aterako dira):

  • Ostiral-igande
  • Larunbat-larunbat
  • Larunbat-igande

Ostiralean autobusa 15:30tan aterako litzateke eta larunbatean, aldiz, 8:30etan. Ordua guztiz konfirmatu gabe dago.

AUTOBUSEN PREZIOAK:

  • 18 urtetik beherakoek: 20€
  • 18 urtetik gorakoek (18 barne): 30€
  • Literadun autobusa (18 urtetik gorakoentzat soilik): 40€

SARREREN PREZIOAK:

  • Haurra (Larunbata Aialaren partidua): 5€
  • Haurra (Larunbata Aialaren partidua + Igandeko bi partiduak): 10€
  • Heldua (Larunbata Aialaren partidua): 10€
  • Heldua (Larunbat Aialaren partidua + Igandeko bi partiduak): 20€

Larunbateko bigarren partidua ikusi nahi duenak, bere kabuz hartu beharko du sarrera.

OHARRAK:

  • Izena-emateko epea astelehena, apirilak 27 itxiko da.
  • Autobusak osatzeko gutxienez 35 pertsona elkartu beharko dira.
  • Behean agertzen den linkean klikatuz agertzen den formularioa PERTSONAKO bete beharko da.
  • Diruaren ingresoa talde edo familiko egin ahal izango da, kontzeptu bezala arduradunaren izen-abizenak jarriz.
  • Kontu korronte zenbakia: 3035 0029 60 0291109064 (Laboral Kutxa).
  • Inskripzioa egin ondoren 48 ordu daude dirua kontu korrontean sartzeko.
  • Autobusera igo aurretik ordainagiria eta inskripzio orria (formularioa) erakutsi beharko dira.
  • 18 urtetik beherakoek guraso/arduradun edo tutore batekin joan beharko dute eta bestela larunbatean joan-etorria egin beharko dute (Nortasun Agiria ahaztu gabe).
  • Literetan lo egiteko aukera larunbatean bakarrik egongo da.

Izena-emateko sakatu HEMENGogoratu, inskripzio orri hau ere inprimatu behar duzula!

Zalantzaren bat izanez gero zke.eskubaloia@gmail.com-era idatzi.