AZAROA
_15ean, partiduaren hasieran, Zarauzko Eskubaloiaren historian sailak izan dituen arduradun guztiei omenaldia, eta ondoren afaria.
ABENDUA
_20an, goizean, herriko Benjamin mailako haur guztientzat eskubaloi festa
_Herrialde mailako eskubaloi entrenatzaile eta monitore ikastaroa Zarautzen.
URTARRILA
_10ean, goizean, Eskubaloi Klinik-a, hizlarien artean Xesko Espar Bartzelona taldeko entrenatzaile ohia.
_10ean , arratsaldeko 7’00etan, Euskal Selekzioaren partidua.
OTSAILA
_hilabetean zehar argazki erakusketa Merkatu Plazan. Erakusketak iraun bitartean ekitaldi ezberdinak ospatuko dira bertan.
_1. edo 2. asteburuan Bera-Bera taldearen Europa mailako partidua Zarautzen.
MARTXOA
_14an, partiduaren hasieran, Zarauzko Eskubaloiaren historian sailak izan dituen babesle guztiei omenaldia, eta ondoren afaria.
APIRILA
_10ean, iluntzean, Bertso Trama Munoako karpan. Gidoilari Andoni Egaña. Ondoren mokadua bertan.
MAIATZA
_30-31 asteburuan, Jubenil Mailako I. Euskal Herriko Eskubaloi Txapelketa. 7 herrialdetako gizonezko eta emakumezko taldeak Zarautzen arituko dira.
EKAINA
_13an, Zarauzko Eskubaloiaren historian sailean parte hartu duten guztion arteko bazkari herrikoia.
Deskargatu: 50_egitaraua
