ZORIONAK mutilak aurtengo denboraldiagatik eta ESKERRIK ASKO beste guztiei urte guztian bertara hurbiltzeagatik!

IMG_0487

Gutako batzuk haur ginen

Eta beste batzuk gazte

Eskubaloi partiduak

Munoan asterik aste

Oroitzapenak barruan

Pilatuaz dijoazte…

Harlegarrezko lurra zan

Ez distira ta ez lustre

Lurrera saltatzen ziren

Beldurrikan gabe aske…

Baloi bat harrapatzera

Edo penaltien eske

Arrasta haiek arrasto

Handiak utzi dituzte.

 _____________

Ez izan arren hiri bat

Dituna hainbat biztanle

Eskubaloiak ordutik

Zarautzen hainbat maitale

Afizioak sekula

Ez digu egingo kale

Horko oihu, hango orru

Pasivo! Eutsi! ta ale!

Jokalariak itota,

Zaleak arnas-emale

Beti bat sentitu gara

Bada zerbaiten seinale,

Zale eta jokalari,

Jokalari eta zale.

_____________

Aurtengo taldean berriz

Zenbat eskubaloi mago

Talde hau iritsi zaigu

Logikatikan harago.

Play-offeraino sartzea

Oso gutxin esku dago

Zorionak bihotzetik

Jokatu baino lehenago.

Eta igoko bagina?

Orduantxe bai akabo!

Igotzea subidoi bat

litzakela ziur nago

Ta ez igotzea berriz,

Ez da bajoi bat izango.

Andoni Egaña

AUPA ZARAUTZ TRAKATRA!