Aiala_BG

Amaitu da aurtengo denboraldia Ohorezko Mailan jardun duen Aiala Zarautz ZKE taldearentzat.
Amaitu da aurtengoz emakumeen eskubaloiaren “Top 14” handi horretan barne egindako ibilbidea.

Hasierako helburua goreneko maila honetan beste urtebetez jarraitzeko eskubidea lortzea izan bazen ere, lesioak, zorte txar pixkat, aurkarien maila eta beste aldagai guztiak bitarte, ezin izan da lortu helburu hura. Baina gainontzeko guztiak bai : onenekin aurrez aurre jardutea, komunikabideen aurrean moldatu behar izana, Aritzbataldeko harmailak gainezka eginez jartzea (inon ez bezala), taldeko gazte batzuk nazioarteko txapelketetara eramatea, bidai luze ugari egin behar izanaren alde txarrak on bihurtzea, herriko ordezkari izatea behin eta berriz, omenaldiak eta
antzerakoak, e.a.
Eta lortu da baita ere Zarauzko Eskubaloiaren ibilbidean marka berri bata jartzea, hau da, Ohorezko Maila honetan 6 puntu lortzea, etxean hiru partidu irabazi eta gero, Zuazori, Granollersi eta Cleba Leoni hain zuzen ere.

Neskak, urte hau ez duzue inoiz ahaztuko. Egon ziur.

Ala bai, zeren gaurdanik Zarauzko Eskubaloia lanean da hurrengo igoera ez dadin gehiegi luzatu.
Markak hausteko jartzen dira, ezta ?
Faltan botako gaituela badakigu. Esan digute jada hainbat lekuetatik.

Berehala gatoz.