Sasoian-en argitaratua >>

Enlace permanente de imagen incrustada

Denboraldiko estreinako garaipena lortu zuen larunbatean Amenabarrek, bosgarren jardunaldian, eta horrek sailkapenean arnasa hartzeko balio izan dio, azken postuetatik modu xumean ihes egiteko. Academia Octavio hartu zuen mendean Aritzbatalde kiroldegin, 32-26ko emaitzarekin. Zarauztarrak partida hasieratik jarri ziren aurretik markagailuan, eta 5-6 goleko aldearekin ibili ziren ia denbora osoan. Alde hori 9ra ere areagotu zuten, atsedenalditik bueltan, eta lehen zatiko joko moldeari eutsiz, Aitor Urbitarteren mutilek merezitako lehen norgehiagoka irabazi zuten. Une honetan, 13. postuan daude kokatuta, eta asteburu honetan azken sailkatuaren aurka lehiatuko dira, Alcobendasen aurka, bisitari gisara