Hilaren 16an elkartuko dira errendimenduzko alebinak

Hitzan argitaratua >>

Eskubaloia

LHko 3., 4. eta 5. mialako neska-mutilak asteazkenean hasiko dira eskubaloi eskolarekin. 18:00etan elkartuko dira, Orokieta Herri Eskolan. Aurrerantzean, benjaminak (3. eta 4. mailakoak) 18:00-19:00 bitartean elkartuko dira, eta alebinak (5. mailakoak), aldiz, 19:00etik 20:00etara. Ekipazioa behar duten haurrek 120 euro ordaindu beharko dituzte eta ekipazioa dutenek, berriz, 90 euro.

6. mailako neska-mutilak, errendimenduzko alebinak, urriaren 16an hasiko dute ikasturtea. 18:00etan jarri dute hitzordua, Orokietan. Nesken entrenamenduak 18:00-19:00etara izango dira, eta mutilenak, berriz, 19:00etatik 20:00etara.

3035-0029-60-0291109064 kontu korrontera sartu beharko dira zenbateko horiek. Ordainagirian haurren izen abizenak eta eskola zehaztu beharko dira.