Denboraldi berria abiatzear da jada. Datorren astelehenean, abuztuak 3, bai Ohorezko Mailan (DHF) jolastuko duten Aialako neskek, eta bai Zilar Ligan jardungo duten Amenabarreko mutilek, beraien entrenaldi saioak hastekoak dira.
Enlace permanente de imagen incrustada

Bitartean, mutilekin egin zen bezala, neskekin ere aurpegi berrien aurkezpen saioa egin zen atzo arratsaldean Kiroldegian. Bertan, eta komunikabideen aurrean, han izan ziren taldeko jokalari berriak izango diren Nora Kortaberria elgoibartarra eta Itziar Ubillos andoaindarra.

Lehena Elgoibar taldetik dator, 18 urte ditu eta lehen linean jolasten du. Aurretik gazte mailako Euskadiko selekzio guztietan parte hartua da, infantil, kadete eta jubenil mailatan. Ilusio handiz dator goren mailan jolasteko ematen zaion aukera honetaz gozatzera, eta ahal duen guztia ematera.

Besteak, Itziarrek, 24 urte ditu, lehen linean dihardu baita ere, eta aurten Ohorezko Mailan aurrez aurre izango dugun Leongo CLEBA taldean jarduna da azken urte hauetan. Beraz, goren maila hau ez zaio arrotza egingo. Gainera, orain, etxera itzuli denean, maila honetan jarraitzeko aukera paregabea iruditu zaio Zarautzera etortzea.

Aldi berean esan Nagore Odriozola atezaina ere, urte batzuk Bartzelona aldean ibili ondoren, taldera itzultzen dela. Dena beharko da datorren irailaren 5ean, Bidebietan eta Bera Beraren aurka, hasiko dugun denboraldi berri hau estu hartzeko. Ea ba