sasoian.info-n argitaraua

Bigarren faseko lehen partida 27-14ko emaitzarekin galdu zuen atzo Espainiako selekzioak Hungariaren aurka. Porrotarekin, eta Norvegiaren kontrako emaitza sailkapenerako aintzat hartzen dela kontuan izanda, Espainiako selekzioak jada agur esan dio txapelketari.

Hain justu ere, Suediak jada 4 puntu ditu, eta Norvegiak eta Hungariak bina, baina azken bi taldeak elkarren aurka neurtuko dituzte gaur indarrak, eta bietako batek lau punturekin bukatuko du ligaxka. Espainiako selekzioak ez du punturik, eta azken neurketa gaur jokatuko du multzoko buru den Suediaren aurka. Irabaziz gero, bi puntu baino ez lituzke izango, eta ez lirateke nahikoa puntu izango finalerdietara sailkatzeko. Dena dela, ostiralean (uztailaren 31n) 5.tik 8.era arteko postuak erabakitzeko partida jokatuko du.

Atzoko porrotari argi bat jartze aldera, Andrea Zaldua jokalari zarauztarrak aurreko partidetan baino minutu gehiago izan zituen kantxan. Entrenatzaileak gehiago jokatzeko aukera eman zion.