KNOXTYL DESIGN S.L. enpresa eibartarra, MECALBE “MEC” taldekoa, ZKEko eskubaloiko emakume taldearen kolaboratzaile zuzenen zerrendan sartu da. Talde honek datorren 15-16 denboraldian estatuko emakumeen eskubaloiko 14 talde hoberenen ligan jardungo du.

30 urtetik gora dituen aipatutako enpresa honek tiradera eta beste hainbat elementu ekoiztu eta saltzen ditu altzari, automozio, nahiz elektrotresnen industria munduan batez ere bere produktuak esportatuz.

Enpresa hau proiektu honetan sartzera bultzatu duen arrazoi nagusia taldearen proiektu berarekin duen sintonia izan da. Izan ere, guztiz sinbolizatzen ditu baloreak, bizitasuna eta Gipuzkoako gizartearen bultzadan bertan bere hondar alea ipiniz.

Zehaztuz, knoxtil-en logoa kamisetaren bizkar aldean azalduko da, jokalarien zenbakiaren azpian hain juxtu.

knoxtyl

Argazkia: Luis Epelde

Irudian Amaia eta Javier Alcoba, Knoxtil Design-en ordezkariak, Danel Agirrezabal ZKE-ko eskubaloi atalaren zuzendaritzako kidearekin, enpresaren logoaren kartelaren atzean.