Sasoian.info-n argitaratua

Ligaxkako lehen partida 19-23ko emaitzarekin irabazi zuen Espainiako selekzioak Portugalen aurka. Andrea Zaldua jokalari zarauztarrak ez zuen gehiegi jokatu, baina taldearen garaipenean lagundu zuen. Gaur, 19:00etan, bigarren partida jokatuko dute, eta Norvegia izango dute aurrez aurre; norvegiarrek aise hartu zuten mendean bielorrusiarrak, 10 golen aldearekin (27-17). Hori horrela, sailkapeneko lehen postura begirako partida zailena izango da gaurkoa.