Herrian itzal handia duen “Gran Camping Zarautz” etxeak Zarautz K.E.-ren emakumezko eskubaloiarekin bat egin nahi du.GranCampingZarautz (1)Eta zehatz esanda, datorren 2015-2016 denboraldian Espainiako DHF goren mailan jardungo duen taldearekin. Goren maila horretan 14 talderik onenak izango dira aurrez aurre. Hau da, Bera Bera donostiarra, Rocasa kanariarra, A Guarda galiziarra, Elx, Alcobendas, Granollers ….., eta horiekin batera Zarautz.

“Gran Camping Zarautz” marka jokalarien jantzi ofizial berrietan ondo islatuta joango da, zehatz-mehatz eskuin besoan. Eta trukean etxe honek laguntza eskeiniko dio gazteriarekin lan handia egiteaz gain, Zarautz munduan zehar gehiago esagutzeko aukerak sortzen dituen ZKE-ren Eskubaloi atalari. Elkarlan bikaina ikuspegi askotatik, baina batez ere herrigintzaren ikuspegitik.

GranCampingZarautz (2)

Argazkian Javier Makazaga, “Gran Camping Zarautz”-eko arduraduna, eta Miren Uria, ZKE-ko Eskubaloi atalaren zuzendaritzako kidea.