DVn argitaratua >>> Ikusi berria
Aurten ere Txaparrotan, hondartzako eskubaloiaren festak, sekulako arrakasta izan du. Uztaileko lehen asteburuan haur eta gaztetxoek izan bagenituen protagonista, pasa den asteburuan kadete, jubenil eta senior mailako jokalariak izan ditugu lehia gogorrean ‘desertu txikian’, guztira 800 jokalaritik gora, gehienak zarauzkoak baina beste hainbat tokitatik etorritakoak ere (Zumaia, Elgoibar, Errenteria, Bermeo, Donostia…).
Festa giroan igaro da asteburu guztia. Mutiletan ‘Teo de Poteo!’ taldeak irabazi zuen txapelketa,Amenabar eskubaloi taldeko zenbait jokalari tartean.
Nesketan, bi talde onenak Lorelo eta Riau! izan dira aurtengoan.
Baina, esan bezala, aipatu beharrekoa, txapelketak bildu duen jendetza, ehundaka jokalari eta ikusle bi egunetan.
