HITZAn argitaratua >>> Ikusi berria

TXAPARROTAN

Pasa den asteburuan jokatu zituzten haurren txapelketak eta gaurtik hasi eta bihar arte, berriz, helduen txanda izango da. 10:00etan hasi dituzte partidak eta gaur ere  ezinhobea sortu da Desertu Txikian eta jende ugari gerturatu da lehia bertatik bertara jarraitzeko. Aurten 104 talde ari dira parte hartzen XII. Txaparrotanen, 32 emakumezko talde eta 72 gizonezko taldea.

Talde zarauztarrez gain, getariarrak, oriotarrak, zumaiarrak, Errenteriakoak, Elgoibarrekoak, Oñatikoak, Bermeokoak, oñatiarrak, tolosarrak, Donostikoak, Galdakaokoak ari dira txapelketa jokatzen eta baita Gasteizkoak ere.

Gaur, printzipioz, 20:30ean izango da azken partida, eta bihar 10:00etan helduko diote berriz ere txapelketari.Webgune honetan eskura daiteke hondartzako eskubaloi txapelketaren inguruko informazio guztia.