DVn Argitaratua >>> Ikusi berria
-
9tik 14 urte bitarteko haurrek jokatu dute lehen asteburu honetan eta datorrenean kadete, jubenil eta seniorren txanda izango da
-
Ikusgarria izan da asteburua Txaparrotan txapelketarekin, 840 neska-mutil aritu dira
Ikusgarria. Jokaldi ikusgarriak ikusi dira txapellketa osoan zehar eta beste irudian txapelketako hainbat jokalari ‘desertu txikian’. / ETXEBERRIA
Asteburu bikaina hondartzako eskubaloi txapelketarekin. Txaparrotan txapelketak aurtengoan 12. edizioa betetzen du, eta bi zatitan antolatu da. Pasa den asteburu honetan gazteenek jokatu dute, 9tik 14 urte bitarteko neska-mutilek, eta datorren asteburuan, uztailak 11 eta 12an, helduen txanda izango da, kadete, jubenil eta seniorrrek jokatuko dute, era berean, ‘desertu txikian’.
Pasa den asteburu hau ikusgarria izan da. Talde gehienak herrikoak, baina kanpotik etorritakoak ere baziren, eta maila benetan handia erakutsitakoa. Parte hartzea bultza-tzen du Zarauzko eskubaloi atalak, baina denen asmoa partiduak irabaztea izaten da. Horretan saiatu ziren guztiak ere, nahiz maila bakoitzean txapeldun bat besterik ez izan. Larunbat egun guztian lehen partiduak jokatu ziren, igande goizean jardunaldi berria, eta igande arratsaldean, azken partidak, txapelketa guztian jendetza inguratu zelarik jokalari gaztetxoei animatzera.
Guztia oso ongi antolaturik, txapelketaren amaieran sari banaketa egin zen, Aiala Zarautz eta Amenabar taldeko jokalarien laguntzarekin. Dudarik gabe, gaztetxoek oso gustoko dute hondartzako eskubaloi txapelketa hau, eta datorren astebururako helduen txanda iragartzen da, era berean ehundik gorako talderen partaidetzarekin.
Lehen asteburu honetan, eguraldia ‘portatu’ da, eguzkia larunbatean eta lainoturik baina jokatzeko batere arazorik ez igandean. Antolatzaileek, laguntzaile guztiei eskerrak emanaz amaitu zuten.
