Hitzan argitaratua   >   Ikusi berria

Bazkari txartelak ekainaren 12a bitartean eros daitezke

Zarauzko eskubaloia

Zilarrezko ezteien denboraldia birilbiltzeko, Zarauzko Eskubaloiak anaiarteko bazkaria egingo du ekainaren 20an. Eskubaloi jokalari eta eskubaloi zale guztiak elkartuko dituen bazkaria izan nahi du, hain zuzen ere. Aritzbatalde kiroldegi ondoan izango da, Lizardi Institutuaren patioan. Bazkari txartelak ekainaren 12a bitartean eros daitezke, ZKEren egoitzan bertan edo Zarauzko Eskubaloiaren webgunean. 14 urte arteko gazteentzako menuak 9 euro balio du, eta 15 urtetik gorakoentzakoak, berriz, 15 euro.