Denok dakizuen bezala, data borobil honetara iritsi izana ospatzen ibili izan gara denboraldi osoan. Eta gainera, eskuratu ditugun kirol emaitzak eskuratuta, jada borobila zena borobilago egitea lortu dugu. Orain falta zaiguna zera da: guztia amaitzeko borobilaren hirugarren dimentsioa (esfera alegia).
Eta zer hobe horretarako Zarauzko Eskubaloiaren familia osoa, “sekta” osoa, bildu eta batuko duen herri-bazkari erraldoi bat baino?
Ba hori, ekainaren 20an, Lizardi Instituko patioan (Kiroldegiaren pista berria eraikitzeko obrak hasita ez badaude behintzat), han emango diogu amaiera 50. urteurrenari. Eta han izango gara denok, bi helbururekin, ospatzeko batez ere, eta bide batez, pistaren ezinbestekotasuna eta eraikitzearen premia aldarrikatzeko. Ea oraingoan baden.
Bazkarian parte hartzeko bi aukera daude :
– 14 urte edo gutxiago dutenek, 9 euroko haurren menua.
– 15 urte edo gehiago dutenek, 15 euroko helduen menua.
Bazkal ostean ez da giroa alaitzeko ekimenik faltako. Joan pentsatzen eta prestatzen.
Dena den, gauzak txukun antola daitezen, bertaratuko den orok izena eman beharko du IZENA-EMAN hau zapalduz, eta ondoren Laboral Kutxako 3035 0029 60 0291109064 kontu korrontean dagokion diru-sarrera egin. Guzti hau egin ahal izateko azken eguna ekainaren 12a da.
Gero, izen-ematearekin bat datorren diru-sarreraren ordainagiria frogagarri gisa erabiliko da, eta bazkari-txartelekin nola trukatuko den web orri honen bitartez aurrerago argituko da.
ANIMATU!

4 heldu eta 4 haur nahi nituen hartu,konfirmatzerik bai?
Axier Urbitarte
5 eta 5 daude sartuta. Heldu bat eta haur bat kenduko dizkizut?