DVn argitaratua > Irakurri DVn
Aiala Zarautz taldeko kadete neskek ezin izan dute sailkatu Espainiako Txapelketarako. Bi lehenengo norgehiagokak irabazi ostean, igandean jokatu zuten dena Santandergo BM Peredaren aurka. Ez zuten partidu ona egin, eta 20-27 galdu zuten. Ondorioz, Espaniako zortzi onenen artean ez dira izango. Pena, baina, azken partidan Santandergoak hobeto jokatu zuten. Zarauztarrak atzetik izan genituen minutu gehienetan, nahiz bigarren zati erdikaldean berriro lehian sartu ziren. Bazirudien aukerak izango zituztela, baina ez zen posible izan. Azken minutuetan oso nekatuta eta etsita agertu ziren gure neskak, baina ezin gehiago eskatzerik, nahikoa egin dute. Bigarren amaitu dute fasea eta garbi geratu da nesketan etorkizuna badagoela, alegia, lehen talderako bidean neskak baditugula.
Kadete nesken eskubaloi taldea igande eguerdian fasea amaitu eta gero, Kopa jaso ondoren.
Berdina esan behar genuke kadete mutilei dagokionez. Larunbatean Dominikos Zaragozari irabazi ostean, igandean Granollers zuten arerio Logroñon jokatu duten sektorean, 34-17 galdu zutelarik. Dena den, esperientzi bezala eta ikasteko asko balio izan diete.
Bestalde, Zarauzko mutilen jubenil taldea Gipuzkoako Kopan nagusitu zen igande eguerdian 37-28 irabazita Eibarko taldeari.
