DVn argitaratua   Ikusi berria DVn

Gaur hasiko da eskubaloiko kadete nesken sektorea. Hiru egunetan Aritzbatalde kiroldegian Aiala Zarautz, Asmubal Meaño (Galizia), Tahiche San Jose (Kanariar irlak) eta BM Pereda (Santander) lehiatuko dira, eta irabazlea Espainiako Txapelketarako sailkatuko da. Zortzi sektore jokatzen dira eta bakoitzeko txapeldunek lortuko dute txartela.

Sektorea gaur arratsaldean hasiko da lehenengo bi partidarekin. 17:30ean, BM Pereda-Asmubal Meaño eta 19:30ean, Aiala Zarautz-Tahiche. Zarauztarrek bigarren neurketa bihar jokatuko dute, 18:00etan, Galiziarren aurka eta azken partidua igandean 11:00etan, BM Peredaren aurka. Oso parekatua aurkezten da lehia, izan ere talde bakoitza bere zonaldeko txapelduna da eta ondorioz, talde gogorrak izango dira zarauzko neska gazteentzat. Dena den, etxeko zaletuen laguntzarekin errezago izango dute.

Mutilak, Logroñon

Kadete mailako mutilek, bestalde, Logroñon dute hitzordua asteburuan. Knet Calasancio (Logroño), KH7 Granollers eta Dominicos Zaragoza izango dituztelarik aurkari bezala. Hasteko, gaur 20.00etan etxeko taldearen aurka jokatuko dute. Bihar 10.30ean Dominicos Zaragozarekin neurtuko dira eta sektorea bukatzeko, igande goizean, 10.00etan, Granollers talde indartsua izango dute aurrean Caminoren mutilek. Bi talde zarauztarrak Euskadiko txapeldun bezala aurkezten dira lehiaketara. Mutilek Logroñon ez dute laguntzera joandako zarauztarren faltarik izango. Eta neskek Zarautzen zer esanik ez. Herriko kiroldegia bete egingo da.