Hitzan argitaratua      Ikusi berria

Sekulakoa izan da Aiala Zarautz taldeak lortu duena, eta sekulakoa izan da herrian egin dioten harrera ere. Aritzbatalde kanpoan egun argiz elkartu da jendea, eta ilunduta joan dira udaletxe aldera, denak batera,  eskubaloiko jokalariak ordubete baino gehiagoko atzerapenarekin iritsi bait¡ra, errepideetako zirkulazio arazoengatik.

Baina itxaroteak ez du inporta izan. Iritsi direnean festa lehertu da, eta haurrek nahiz helduek, denek egin dute oihu, dantza eta abestu. Jokalariak ere umoreko iritsi dira gaur bertan partida bat jokatu arren Oviedon. Kopak harro erakutsi dituzte, eta nekeak biharko gorde dituzte.

 Ikusi: “IRUDIETAN, AIALA ZARAUTZ ESKUBALOI TALDEARI HARRERA BEROA

Ikusi: “AIALA ZARAUTZ OHOREZKO MAILARA IGO DA