Sasoian argitaratua.   Ikusi

Bihartik igandera hitzordu garrantzitsua dute eskualdeko jubenil gizonezkoek: Aiadek Pulpo zumaiarrek eta Euskalduna ZKE zarauztarrek. Espainiako Txapelketako azken fasera sailkatzeko txartela dute jokoan biek ala biek, baina bakoitzak bere multzoan.

Euskalduna ZKE-k Leonera bidaiatuko du, eta B multzoaren barruan, Abanca Ademar Leon, Teucro Aegon eta Colindres taldeak izango ditu aurrez aurre, San Esteban kiroldegian.

Aiadek Pulpo C multzoan lehiatuko da, Logroñoko Gonzalo de Berceo kiroldegian, eta Anaitasuna, Granollers eta Naturhouse La Rioja izango ditu aurkari.

B multzoko norgehiagokak.
– Abanca Ademar Leon-Euskalduna ZKE. Ostirala (apirilak 24), 16:15ean.
– Teucro Aegon-Euskalduna ZKE. Larunbata (apirilak 25), 18:00etan.
Euskalduna ZKE-Colindres. Igandea (apirilak 26), 11:00etan.


C multzoko norgehiagokak.

Aiadek Pulpo-Anaitasuna. Ostirala (apirilak 24), 18:30ean.
– Granollers-Aiadek Pulpo. Larunbata (apirilak 25), 16:00etan.
Aiadek Pulpo-Naturhouse La Rioja. Igandea (apirilak 26), 12:30ean.