Pasa den asteburuan Zarautzen jokatu den Igoera Fasea kirol ikuspegitik ezin hobea izan da. Giroa, hau da, zalegoak emandako laguntza eta beste guzti hori, ez da atzean geratu, ez eta gutxiago ere.
Baina ZKE-ko Eskubaloi ataleko zuzendaritzatik oraingoan azpimarratu nahi duguna zera da, askoren laguntzari esker, antolaketa aldetik ere gauzak ez zaizkigula gaizki joan, eta ikuspegi horretatik ere zorion ugari jaso izan ditugula.
Denon artean egin dugu hau, eta ez bakarrik asteburu honetan zehar. Zeren denok, bai liburuxka osatzeko publizitatea lortu duzuenok, bai atean eta tabernan lanean jardun duzuen seniorrek (neska eta mutil, maila guztietakoak), bai aurreko asteetako Euskadiko faseetan lan berdina egin duzuen guraso koadrila horiek, bai noiznahi isil isilik esku bat baino gehiago eskeintzen diguzuenok, denok zarete txapeldun.
Gutako bakoitzak, gutxi bada ere zerbait jartzen badugu, asko garenez, asko pilatu baidezakegu. Eta hori dela eta, horregatik gara indartsu. Zorionak Zarauzko Eskubaloia. Zorionak gu eta gutarrak.
