DVn argitaratua: Ikusi

Txapeldunak. Mutil kadeteek Euskadiko talde onenaren titulua lortu dute.
Txapeldunak. Mutil kadeteek Euskadiko talde onenaren titulua lortu dute.

Kadete mutilen talde zarauztarrak Euskadiko txapelketa lortu du Aritzbatalde kiroldegian, hiru partidak irabazita. Ostiralean Ereintzari (25-22), larunbatean Eibar Eskubaloiari (22-21), eta igandean Baracaldori (28-24). Juanjo Caminok eta Raul Bravok entrenatzen dituzten mutilek talde sendoa osatzen dutela erakutsi digute eta etorkizuna ziurtatuta dagoela. Beraz, beste garaipen handia Zarauzko eskubaloiarentzat. Orain bi asteburu, kadete neska zarauztarrek ere Euskadiko txapelketa lortu zuten, eta mutil jubenilak txapeldunordeak izan genituen, Zumaiako Pulporen atzetik. Ondorioz, nahiko garbi geratzen da gazte mailetan zein den aurtengoan Euskal Herriko talde indartsuena, zarauztarrek hiru talde sailkatu dituztelarik Espainako sektoreetara. Juntakideek oraindik ez dakite fase hauetariko bat Zarautzera ekartzeko aukera izango duten. «Aialako lehen taldearekin gabiltza lanean azken egunotan. Eman digute fasea. Ea nola ateratzen den guztia, eta zein aukera ditugun gazteen talderen batek fasea etxean jokatzeko. Saioa egingo dugu».