Dakizuen bezala, asteburu hau partiduz beteta dator. Gaur bertan emango diote hasiera kadete neska eta jubenil mutilek Euskadiko 4ko finalei. Instalazio falta dugunez, gaur jubenilek lehenengo jardunaldia Zumaian jokatuko dute eta igandean kadeteek Orion. Talde ezberdinetako jokalariek talde hauek bultzatzea lagungarria izango litzateke, bai etxeko partiduetan eta baita kanpokoetan ere. Bi final hauen sarien banaketa Zarautzen izango da igandean.

Bestalde, igandean KORRIKA pasako da Zarauztik eta eskubaloiari 760.kilometroa tokatu zaio (Aiala baina zerbait lehenago). Eskubaloiaren partetik lekukoa eramango dutenak Josu Lertxundi eta Iraida Gesalaga izango dira. Beraz, hauei lekukoa eramaten laguntzera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako, 15:15ean geratuko gara bertan.

Eskerrik asko!