Zarautz Kirol Elkarteko eskubaloi atalak 50 urte beteko dituela ospatzen ari gara denboraldi osoan. Denbora pixka bat pasa da Urrian hasi ginenetik, eta hainbat ekitaldi burutu izan ditugu ordutik hona.
Pixkana pixkanaka, Zarauzko Eskubaloia sortu, urte hauetan hazi arazi, eta gaur egun osatzen dugun hau islatzen duen puzzlea betetzen doa.
Gaurkoan eskubaloi atalaren sponsor eta laguntzaile izan diren guztiei eskerrak emateko eguna da. Bolondresen lanaz gain, dirua ere beharrezko izaten baita hau guztia aurrera eramateko.
Erakunde publikoaz gain, urte luze hauetan laguntzaile izan diren guzti horiek kontaezinak eta aipaezinak direnez, taldeen babesle zuzen izan direnak bakarrik aipatuko ditugu, jakinaz, hori bai, hauei txalo eginez, denei ematen dizkiegula eskerrak.
Historia eginez, horra hor :
-
Amenabar eraikuntza etxea,
-
Aiala Ostalaritza Eskola eta Karlos Argiñano Promozioak,
-
Txiki Polit Taberna-Jatetxea,
-
C&J Cerrajeros sarraila-kudeatzaile etxea,
-
Euskalduna Taberna,
-
Bartolo Taberna,
-
Aldaketa 16 aldizkaria,
-
Neresport kirol denda,
-
Aparra Taberna,
-
Disco-Flash diskoteka,
-
Euromar hotela
Eskerrik asko.
Eskerrik asko guztioi Zarauzko Eskubaloiaren izenean.

