Diario Vascon argitaratua
Jubenil eta Kadete mailako Euskal Ligak aurrera darraite. Lehen faseak balio izan zuen elkarteen arteko sailkapen bateratuan Euskadiko elkarterik onena nor den argitzeko, eta hor, bai mutiletan eta bai nesketan, zarauztarrek izan ziren txapeldun. Mutiletan bigarrenari alde handia atereaz, eta nesketan Kukullaga bizkaitarrarekin puntutan berdinduta. Orain bigarren fasea ari dira lehiatzen gure gazteak, eta hemen talde bakoitzak bere ibilbidea egin behar izaten du. Jokoan dagoena da Euskadiko Txapelketako 4ko finalera nor sailkatu. Bigarren fase hau bere amaierara hurbiltzen ari da, jardunaldi bakar bat falta baita. Eta datorren asteburuko jardunaldiaren aurretik gauzak jada argituta daude talde zarauztarrentzat. Mutiletan, Zarautz K.E.-ko bai kadeteek eta bai jubenilek, biek, 4ko finalerako txartela eskuratua dute jada, datorren asteburuan jokatzea falta zaien norgehiagoka galduko balute ere, puntu nahiko badituzte eta. Nesketan ere gauzak argituta daude. Baina hemen aldiz, gertatzen dena gertatzen dela, Aiala Zarautzeko kadeteak sailkatuta baldin badaude ere, jubenilek ezin izango dute inolaz ere bertan egoteko txartelik lortu, zeren gehienez bosgarren lekua eskuratu ahal izango dute.Gero etorriko da Euskadiko Txapelketako 4ko final horiek non jolastu. Eta bateren bat Zarautzen jokatu ahal izatea aukera sendoa izan daiteke, horretarako multzoko lehenak geratzea derrigorrezko egiten bazaie ere gure neska-mutilei.
