Berdinketarekin konformatu behar izan zen. Ia partida guztian atzetik ibili baziren ere, azkeneko unean irabazteko aukera izan zuten. Partidaren zati gehienean Antequera aurretik joan bazen ere, Amenabarrek borrokan jarraitzen jakin zuen.

Amaierarako minutu bat falta zenean eta markagailua 30-31 zegoenean argia joan zen ekaitzaren ondorioz.

10 minutu pasa ziren berriz jokoa martxan ipini arte. Baloia Zarautzen alde zen eta aukera aprobetxatu zuten hauek partida berdintzeko. Mikel Roteta atezainak egindako geldiketa bati esker irabazteko beste aukera bat ere izan zuten, baina baloia ez zen sartu eta partida berdinketarekin amaitu zen.

Partida honetarako Aitor Urbitarte entrenatzaileak lehen zatian atean ipini zuen Paulo Ostolaza atezain jubenila taldean izan zuen, baita Xabat Olaizola jokalaria ere.

Bestalde, epaileen erabakiek ere ez zuten ezer lagundu. Etxeko taldeak defentsak egindako faltak kanpotarrek egindakoak baino askoz gogorrago zigortu zituzten ikusle gehiengoaren iritziz eta ez da ahaztu behar halaber, gol bat baliogabetzea horrelako partida estu batean erabakigarria izan daitekeela.

Azkenean, zarauzko taldeak berdinketarekin konformatu behar izan zuen, taulako azken postuetatik urrutiratzen lagunduko zukeen garaipenaren ordez.

Aupa Mutilak, lortuko deu!!!!

29590519

Diario Vasco