Larunbatean Aialak denok behar gaitu, lidergoa jokoan izango baitu.
Datorren larunbatean, Aritzbatalde Kiroldegian eta arratsaldeko 19:30etan, Zarauzko nesken eskubaloia aspaldian bizi ez duen beste une garrantzitsu bat bizitzera doa. Hala nola, Ohorezko Zilar Mailan diharduen Aiala Zarautz taldeak orain arte jokatutako bost norgehiaoketatik bostak irabazi baditu ere, beste hainbeste egin duen Logroñoko Sporting La Rioja izango du aurrez aurre.


AialaSenior
Hau da, aipatu Ohorezko Zilar Mailako “B” multzoan orain arte lidergoa elkarbanatzen duten bi talde hauek nor baino nor arituko dira, Ligaren herenera iritsi eta une horretan lehena nor den erabakitzeko.
Horrek zer esan nahi du?. Bada gutxienez bi gauza. Bata, nesken goi mailako eskubaloiaz gozatzeko parada izango dugula. Eta bestea, gure taldeari ezinbeste laguntza eskeini behar diogula. Zarauzko Eskubaloia osatzen dugun ororentzat biak dira erakargarri, eskubaloi ona ikustea maite dugulako, eta gure jendea laguntzen ondo baino hobeto dakigulako.
Ea ba harmailak betezen ditugun, eta gure oihu eta bultzadaz, ea Maider, Nerea, Araitz, Ane, Ainhoa eta beste guztiei, inor ahaztu gabe, oiloipurdia eragiten diegun. Zirrara zertarako eta, ea horrek berez eman dezaketena baino gehiago ateratzeko gai egiten dituen, Ebro ibarreko taldea gainditzeko dena izango baita beharrezko.
Beraz, gogoratu asteburu honetako eskubaloi zaleen ohiko hitzordua Aritzbatalden 19:30etan izaten jarraituko duela . Eta ……. Aiala !!!!!!.