• Euskal Liga seniorreko Aialako bi taldeek ere indarrean hasi dute denboraldia

DVn argitarauta

http://www.diariovasco.com/costa-urola/201411/05/euskal-ligako-jubenil-kadeteak-20141105000655-v.html

jubenilkadeteneskak

Lehen bi eskubaloi taldeek atsedena zuten pasa den jardunaldian, baina beste hainbat taldek jokatu zituzten beren norgehiagokak. Bigaren Nazional mailako Txiki Politek 23-21 galdu zuen Bilbon Loyola Deustorekin. Euskadi mailan jokatzen duen Aiala ‘B’ taldeak ez zuen kupidarik izan Donostian, 5-28 irabaziz Egian. Aialak kategoria honetan bi talde ditu eta bigarrenak ere irabazi egin zuen etxean, 33-15 Ereintzari.

Euskal Ligako jubenil eta kadete taldeak sendo dabiltza, lautik hiru garaipen asteburu honetan. Mutil jubenilak 22-23 garaipena ekarri zuten Eibartik eta lehen postuan ditugu sei partidu jokatu eta seiak irabazi. Kadeteek 25-19 galdu zuten liderraren aurka, baita ere Eibarren. Neskak berriz, jubenilak 21-15 nagusitu ziren Donostiako Bera Beraren aurka eta kadeteak 27-23.

Beste zenbait partidu ere jokatu dira asteburuan. Adibidez, junior nesken bigarren taldeak igande goizean jokatu zuen Aritzbatalden eta zarauztarrak 23-20 nagusitu ziren Urnietaren aurka.

Alebinak ere martxan

Datorren astean hasiko dira eskubaloi saileko talde alebinen entrenamenduak. Hauek, beti bezala, ostiraletan izango dira. Lehen egun honetan, gauzak nola antolatu eta abarretaz hitz egiteko, justu entrenamendu saio bakoitzaren aurretik, gurasoekin bileratxo labur bat egitea aurrikusi da. Nesken gurasoak 17:30ean bilduko dira, gero 18:00etan jokalariek saioarekin has daitezen. Entrenatzaile taldea Marian Loidi, Miriam Mendoza, Marina Goikoetxea eta Izaskun Isastik osatuko dute. Eta ondoren mutilen txanda etorriko da, 18:30ean bilkura laburra, eta haren atzetik, 19:00etan, saioari ekiteko. Hemen taldeen ardura hartuko dutenak Asier Urbitarte eta Joselu Etxeberria izango dira, biak goi mailako jokalariak izandakoak, aski ezagunak.