cancer-de-mama

Asteburu honetan Bularreko Minbiziaren Nazioarteko eguna ospatzen da.

Jakina da, nahiz eta asko eta asko borrokatu behar horretarako, gaur egun gaixotasun hau jasan dutenen ehuneko 85a aurrera irteten dela. Denok ditugu gure inguruan eta gure familietan gaixotasun hau dutenak, edota izan dutenak, eta ez gara ezjakin.

Egun honek gizartea orotara sensibilizatzeaz gain, esparru honetan ikerketak aurrera eramateko dirua lortzea du helburu.

ZKE-ko Eskubaloi sail honek ere parte hartu nahi izan du egun berezi honetan, beti ere gure elkartasuna azalduz. Baina gure erara. Nola? Beste hainbat kirol talde bezala, gure taldeetako jokalariek ere begizta (lazo) arrosa eramango dute etxean jolastuko diren partida guztietan.

Eskuz esku, baloia ere gure esku. Denok begizta arrosaz.