Asteburu ederra izan dugu aurretik Etxebarrin Euskadi mailako lauko finala jolastuz. Txapelketa ostiralean hasi genuen Elgoibarren aurka, larunbatean Zuazoren aurka jolastuz eta azkenik Kukullagaren aurka edukiz. Egindako esfortzu eta jarritako gogoarekin Euskadiko txapeldunorde izatea lortu genuen, lehen postua eskuratzea gure esku egon zen arren.

Elgoibarren aurkako partidua luzea izan zen eta oso borrokatua. Epaileek 2 minutukoekin asko zigortu ziguten eta partiduaren zati askotan lau jokalarirekin jolasten egon ginen. Horrek irabazten genituen errentak galtzea egiten zigun baina azkenean 22-25 irabazi genuen.

Bigarren egunean Zuazo hartu genuen aurkaritzat. Partidu gogorra izango zela espero genuen eta horrela izan zen. Partiduak gora behera asko izan zituen eta 28.minutuan sartzean bi golegatik irabazten ari ginen. Baina aurreko egunean bezala 2 minutuko zigorrekin partiduak ihes egin zigun. Lau jokalari geratu ginen minutu eta erdiren faltan eta Zuazok partidua berdintzea lortu zuen.

Azkenik igandean etxekoen aurka jolastu genuen, hau da, Kukullaga taldearen aurka. Partidua hasterako bagenekien bigarren postua ziurtaturik genuela baina irabaziz gero txapeldun ginen, beraz, erronka horri heldu genion. Hasieran partiduari itxura ona eman genion arren, pixkanaka urduritasuna zela tarteko bi taldeak baloiak galtzen hasi ginen eta atezainaren aurrean akatsak egiten. Azkenean, Kukullagak partidua hobeto kontrolatzea lortu zuen eta beraiek izan ziren Euskadiko txapeldun.

Hori bai, eskerrak eman Etxebarrira gerturatu zen pertsona bakoitzari, beraiek gabe ez bailitzake posible izango bigarren postu hori!
la foto 1 (1)

la foto 2 (1)