Igandean jokatu genuen denboraldiko lehen partida, Zumaiako Pulpo B taldearen aurka eta 20-13 ko aldeko emaitzarekin amaitu genuen. Partida hasieran zertxobait larritu ginen, kanpo guztian presioa egiten hasi baitziren aurkariak. Zorionez, beraien entrenatzaileei horrelako defentsak maila honetan ez daudela onartuta argitu ondoren, lasaiago jokatu ahal izan genuen. Oso berdinduta ibili ginen partida guztian baina bukaera aldera, tartetxo polita atera ahal izan genuen. Urduritasuna, sabelean tximeletak, bezperan lo hartu ezin, harmailetako jendea, aurkariak metro bat handiagoak zirenaren sentsazioa, ………….guztiari aurre egin eta gogo ikaragarriarekin jokatu zuten gure neskek. Aupa zuek!! Aupa Aiala B!!
Goian, ezkerretik eskuinera: Izaskun Isasti ,Nerea Olasagasti, Maider Saez, Jone Aginaga, Ainara Gonzalez, Izaro Aristondo, June Lete, Irati Jerez, Martina Urteaga, Ainhoa Makazaga
Behean, ezkerretik eskuinera: Intza Peña, Maria Garrastazu, Nora Etxeberria, Maddi Iruretagoiena, Paula Landa, Iraide Etxabe.
Argazkian falta direnak: Enara Egaña eta Rosa Atorrasagasti.

