Ez gara oihartzun handiko talde bat, agian ez ditugu emaitza harrigarriak ematen edo ez dugu harmaila betetzeko gaitasunik, batzuetan ezkutuan gabiltzala dirudi; baina isil-isilik, pausoz pauso, guk ere aurrera egiten dugu. Ohartu gabe hirugarren postuan aurkitzen gara, eta iaz ere ohartu gabe Euskadiko finala jokatzera heldu ginen. Emaitzak ez ziren oso onak izan, ez, baina bertara iristea nahikoa izan genuen gu guztion aurpegietan irribarre bat islatzeko. Egoerak gainezka egin zigula esan genezake; kirioak dantzan izan genituen hiru egunez, zenbait kasuetan astebetez eta baita hilabetez ere… baina isil-isilik, pausoz pauso eta konturatu gabe finala jokatzera iritsi ginen.

Aurten ere hor gabiltza lanean. Partidu txarrak, partidu onak eta batez ere partidu “bitxiak” jokatu ditugu, baina aurten ere gure umore onaz eta taldeko giro paregabeaz aurrera goaz pausu txikiak emanez, oraingoan Euskadiko finala txiki geratuko zaigunaren esperantzarekin.

RIKI RAKA RIKI RA!! EMAN EGURRA!!

txarla
Senior Neskak, Euskal Liga